Osasun Sailak eutanasiaren legeari buruzko informazio pedagogikoa argitaratu du

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak eutanasiarako eskubidea arautzen duen lege organikoari buruzko informazio didaktikoa argitaratu dute haien web-orrietan. Sentsibilizazioa eta informazio pedagogikoaren inguruko argitalpena da Osasun Sailak Eutanasia arautzen duen 3/2021 Lege Organikoa egoki betetzen dela bermatzeko aurreikusten duen ekintzetako bat. Legea 2021eko ekainaren 25ean sartuko da indarrean.

Web-atal horretan azaltzen denez, legearen helburu nagusia da arautzea eta egoera mingarriak eta muturreko sufrimendua saihesteko ahalegina egitea. Hala, Osasun Sailak konpromisoa hartu du prestazio berri horretan laguntzeko eta hura baliatzeko bide emateko, bai hura erabili beharra duten gaixoei bai osasun-arloko profesional guztiei.

Era berean, eutanasia nork, noiz, nola eta zer egoeratan eska daitekeen edo prozesuan esku hartzen duten profesionalak zein diren argitzen duen informazioa jasotzen du, bai eta hura betetzen dela bermatzeko informazioa ere. Gainera, oro har lege horren inguruko ezagutza errazteko, laburpen bat egin da, galde-erantzunen formatuan, eta hura eguneratzen, zabaltzen eta/edo eguneratzen joango da, legearen ezarpenaren ondoriozko informazioarekin, paziente, familia eta profesionalekin harremanetan egotean eskuratutako informazioarekin eta Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordearekin berarekin.

 

HURRENGO JARDUKETAK

Legea 2021eko ekainaren 25ean sartuko da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilera. Informazio pedagogiko horren argitalpena Osasun Sailak legea abiarazteko prozesuaren jarduketetako bat izan da, eta, orain, beste batzuekin jarraituko du, besteak beste: Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzea, osasun-eremuko profesionalentzako prestakuntza, historia kliniko elektronikoa egokitzea eta kontzientzia-eragozle diren profesionalen erregistroa sortzea.