Euskal DYA Federazioarentzat 137.000 euroko dirulaguntza

0

Eusko Jaurlaritzak onartu du 137.000 euroko dirulaguntza ematea Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako partaide den Euskal DYA Fundazioari, Euskadiko boluntario-erakundeetako bat izanik. Bere estatutuen arabera, bere helburuak dira gizarte-ongizateko eta laguntza-zerbitzuetako ekintzak sustatzea eta horietan laguntzea; ezbeharrek, hondamen publikoek, gatazkek, gaixotasunek eta izurriteek eragindako kalteei aurrea hartzea eta erantzutea; eta osasunaren arloko esku-hartze programetan laguntzea.

Dirulaguntza, besteak beste, honako jarduera hauei lotuta dago: babes zibilaren eta larrialdien arloko topaketak, jardunaldiak eta lantaldeak antolatzea; prestakuntza ikastaroetan eta jardueretan parte hartzea; eta Federazioko kide diren elkarteei zuzendutako metodoak, erremintak eta programak garatzea.

Euskal DYAk eskarmentu handia du Euskadin larrialdi-egoeretan herritarrei laguntzeko eta babes zibilaren arloko lanetan, eta Eusko Jaurlaritzarentzat balio handiko lankidetza-erakunde eraginkorra da, beraz. Ekitaldi honetarako jarduera-proiektu bat eta horren aurrekontua aurkeztu ditu.

Segurtasun Sailera atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.