Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Europako Bauhaus Berria (NEB) ekimena aurkezteko jardunaldian parte hartu du gaur. Europako Batzordeak bazkide izendatutako zentroa da Tabakalera eta bertan egin da jardunaldia. Proiektua ezagutarazteko eta tokiko hainbat eragile inplikatzeko asmoz ospatu da topaketa. Foroa kulturaren sektorera zuzenduta egon da, baina baita NEBren esparruetan inplikazioa izan dezaketen sektore guztietara ere: arkitektura, ingurumena, gizarteratzea/gizarte-eragileak, teknologiaren sektorea, etab.
Euskadin egin den lehen jardunaldia izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan egin da, baita proiektuko beste bi bazkide euskaldunen lankidetzarekin ere: Conexiones Improbables eta Bilbao Metropoli-30 elkartea.