Gurutze Gorriak 453.600 euroko dirulaguntza jasoko du

0

Eusko Jaurlaritzak onartu du 453.600 euroko dirulaguntza ematea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemako partaide den Gurutze Gorriari, Euskadiko boluntario-erakundeetako bat izanik. Euskadiko Gurutze Gorriak esperientzia zabala du babes zibilaren eta larrialdi-egoeretan herritarrei laguntza ematearen arloan, eta Euskadiko Administrazio publikoarentzat lankidetza-erakunde eraginkorra da, beraz, Segurtasun Sailarekin 2019an izenpetutako lankidetza-hitzarmenean islatuta dagoen bezala.

Berez, dirulaguntza izango da erakunde honek hitzarmen horretan hartutako konpromisoak betetzeko gastuak finantzatzeko, bere jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea eta itsasertza izanik.

Emandako dirulaguntza justifikatzeko, Gurutze Gorriak jasotako dirulaguntzaren aplikazioa zehaztuko duen txosten bat aurkeztu beharko du 2022ko lehenengo hiruhilekoan, eta dagozkion kontabilitate-ziurtagiriak gehitu beharko dizkio.

Segurtasun Sailera atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.