Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko espetxeetako aholkulari Jaime Tapiak etorkizunera begira presoen % 40 erdi-askatasunean izateko erronka bete nahi duela adierazi du. Gaur egun, nazioarte-mailan eta giza eskubideen ikuspegitik, ratio ontzat jotzen da presoen % 40 erdi-askatasuneko erregimenean egotea, eta Espainiako estatuan, batez bestekoa % 25ekoa da gaur egun. Jaime Tapiak prozesua pixkanaka izango dela gaineratu du. Zentzu horretan, egiten dituzten delituak kontutan hartuta, emakume presoen kasuan helburua lehenago lortu ahal izango dela ere esan du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu albiste osoa Eusko Jaurlaritzaren webgunean.