Urkulluk adierazi du lankidetzan aurrera egin behar dela etorkizun berria elkarrekin bideratzeko

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren Batzar Nagusia ireki du, eta bertan adierazi du beharrezkoa dela erakundeek eta ekonomia- eta gizarte-sareak lankidetzan aurrera egitea, etorkizun berria elkarrekin bideratzeko.

Une honetan, hazkunde ekonomikoa ikusten hasi denean, Lehendakariak azpimarratu du «hazkunde jasangarriaren joera positibo hori finkatzea dagokigula, bai eta gure babes sozialeko sistema finkatzea ere».

Gainera, Lehendakariak aste honetan ezagutu den Estatuko Gizarte Zerbitzuen zuzendarien Elkartearen ebaluazio-txostena aipatu du, eta nabarmendu du, honek, Euskadi lehen postuan kokatzen duela aitortutako eskubideak, gastu soziala eta premia handiena duten pertsonei eskainitako laguntzei dagokienez. «Gizarte solidarioa gara eta horrela berretsi dugu pandemia honi aurre egiten, inor atzean utzi gabe «, adierazi du.