Prebentzio neurriak bete eta jende pilaketak ekiditeko neurriak hartu ditu Azpeitiko udalak

0
PRUEBA

Azpeitiko Udalak osasun alarma egoeraren baitako neurriak bete daitezen neurri bereziak hartu ditu.

Lehenik eta behin, gogorarazi nahi du pandemia bete-betean dagoela oraindik, eta herriko egoera ere txarra dela. Bide horretan, herritar guztion osasuna zaintzeko, prebentzio neurriak betetzea ezinbestekoa eta guztion ardura dela azpimarratu nahi du.

Horretaz gain, pasaden asteko gertakariak eta jende pilaketak berriro pasa ez daitezen, neurri bereziak hartu ditu. Hala, gaur arratsaldetik igandera bitartean Izarraizko atea parke ondoko aparkalekua itxita izango da. Horretaz gain, neurriak errespetatzeko eskatzeko kartelak ere jarri ditu parkean.