Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Gobernu Kontseiluak asteroko ohiko bilera Urdaibaiko Erreserban egin du, Busturiako Madariaga Dorrean hain zuzen ere. Itziar Zabala Busturiako Udaleko zinegotziak egin dio harrera lehendakariari, eta Ekoetxerako oinezkoentzako sarbide berria bisitatu du.
Egurrezko pasabideak, barrutirako sarbidea errazteko helburua betetzeaz gain, Urdaibaiko Ekoetxearen kanpoaldea paisaia pedagogiko gisa birformulatzeko asmo handiko proiektu baten barruan kokatzen da, hau da, espazioa natura eta biodibertsitatea deskubritzeko eremu bihurtzea.