Bizirik eta onik aurkitu dute Markinan desagertutako 82 urteko gizona

0

Partikular batek bizirik eta onik aurkitu du, eguerdiko hamabiak hamar gutxiak aldera, maiatzaren 31tik Markinan desagertuta zegoen 82 urteko gizona. Partikularrak berehala eman dio horren berri SOS-Deiak/112 larrialdietako zerbitzuari. Berriemailearen arabera, gizona larretan erorita eta bizirik zegoen, bere kordean eta, itxuraz, onik.

SOS-Deiak/112 larrialdietako zerbitzuek berehala jakinarazi dio gaur goizeko zortzietatik bere bila ari zen taldeari, eta berriemailearekin elkartzekotan geratu da desagertuta zegoen gizona zegon lekuraino eraman zezan.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko agenteak 82 urteko gizona zegoen lekura iritsi direnean, gizona atera eta ohatila batean jarri dute, eta mediku-azterketa egiteko ospitalera eraman zain dago.