Josu Zubiaga Polizia Judizialaren Koordinazio Batzordearen bileran izan da

0

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak bideokonferentzia bidez parte hartu du, Euskadiko ordezkari gisa, Polizia Judizialaren Koordinazio Batzorde Nazionalaren bileran.

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakariak deituta egin den lan-bileran honako gaiak aztertu dira: komunikazioetan esku hartzearekin lotutako datuen bolumen handia kudeatzearen eta horren kontrol judizialaren arazoa, desblokeatu ahal izateko; DNAtik abiatuta lortutako profil genetikoak poliziaren datu-basean grabatzeko oztopoak; datuak legez kanpo eskuratu eta hedatu diren kasuetan pertsonei arreta emateko protokolo orokorra berrestea; eta geolokalizazioaren bitartez, gailu mugikorretan esku hartzearen bidez, desagertutako pertsonak aurkitzeko zailtasunak.