Marc Aloy Manresako alkateak eta Nagore Alkorta Azpeitikoan, bi herrien arteko elkarlanerako konpromisoa berresteko hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ondoren, Azpeitiko proiektu ezberdinak ezagutarazi dizkiete, herrian egindako bisita batean.
Marc Aloy Manresako alkatea eta Joan Calmet Piqué Turismo zinegotzia eta Albert Tulleuda Lari Manresa Turismo eta Azokak Fundazioko gerentea Azpeitian dira bisita instituzionalean. Gaur izango dira herrian, eta goizean, Azpeitiko Udalean izan dira bi herrien arteko elkarlana sustatuz, turismo aukerak sustatzeko elkarlanerako hitzarmena sinatzen.
Hitzarmenaren helburuak honakoak dira: azken urteotan bezala elkarlanerako indarrak batuz turismoa sustatzea; ondarearen inguruko aktibitateak bultzatzea; helburu komunen baitako indar metaketa bultzatzea eta turismo baliabideen optimizazioarako bideak lantzea.
Hitzarmena sinatu ostean, herriko hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dute. Hala nola, Basazabal jauregia eta Dinamoa sormen gunearen azpiegitura eta proiektua ezagutu dituzte gertutik. Azpeitiko bisitaren ondotik, erakunde eta eragile arteko Inaziotar Bidearen inguruko lan bilera dute. Arratsaldean, berriz, Loiola bisitatuko dute.