Zapatuan irekiko da Azpeitiko kanpoko igerilekua

0
Dena prest da kanpoko igerilekua irekitzeko. Datorren larunbatean, ekainak 12an irekiko da, eta irailaren 12a bitartean irekita izango da, adin guztietako herritarren gozagarri. Iaz bezala, aurten ere, Covid 19a dela eta hainbat neurri berezi eta protokolo bete beharko dituzte erabiltzaileek. 

Egun gutxi barru irekiko da kanpoko igerilekua. Larunbatean, ekainaren 12an irekiko ditu aurten, lehen aldiz, ateak. Goizeko 11:00etan irekiko da eta irailaren 12a bitartean egunero-egunero izango da zabalik ordu horretatik 20:00ak bitartean.

Covid 19a dela-eta bete beharreko prebentzio neurriak direla medio, aurten ereigerilekura joateko txanda hitzordua hartu beharko da, eta aforo mugatua izango da txanda bakoitzean. Hiru txanda izango dira zehazki: 11:00etatik 13:45ak arte; 14:00etatik 16:45a arte eta 17:00etatik 19:45a arte. Txanda bakoitzean, gehienez 200 erabiltzaile egongo dira. Erreserba egiteko aukera hiru egun lehenago jarriko da; beraz, larunbatean joan nahi dutenek asteazkenetik izango dute erreserba egiteko modua.

Erabiltzaile bakoitzak gehienez astean hiru erreserba egiteko aukera izango du; hala ere, txanda hasi baino 15 minutu lehenago lekua gelditzen bada, gehienezko hori gainditzeko aukera eskainiko da. Udalak gogorarazi nahi du azpiegitura publikoetan ezinbestekoa dela ezarritako protokoloak betetzea.