Garraioaren sektorean teknologia berriak eta segurtasuna ezartzeko laguntzen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak, gaur,  Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindua onartu du; haren bidez, 2021. urterako salgaien eta bidaiarien errepidezko garraio publikoaren sektorean teknologia berrietako eta segurtasuneko sistemak ezartzeko laguntza-programa ezartzen da.

Laguntzen helburua da eraginkortasuna irabaztea floten eta segurtasunaren kudeaketan, garraio jasangarrirako bidean aurrera egiteko eta sektorea modernizatzeko.  Kontrol- eta kudeaketa-zentro bati konektatuta dauden floten lokalizazio- eta  kudeaketa-sistemen (GPSa edo antzekoa) ezarpenari emango zaizkio, segurtasun-elementuei, besteak beste artaziarena ez egiteko sistemei, istripuen erregistratzaileei, kamerei, talkak arintzeko teknologiei –esaterako sentsoreak eta radarrak–, larrialdi-deien sistemei edo erregaiaren kontsumoa murrizteko gidatze eraginkorra optimizatzeko sistemei.

Programak 113.000 euroko aurrekontua du (aurreko ekitaldian baino % 88 gehiago), eta azaroaren 30a baino lehen eginiko inbertsioak bultzatuko ditu. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzen agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.