Emakumeek Donostiako bizitzan egin duten ekarpena

0

Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak Donostiako emakumeek hirian izan duten papera gogorarazten duten 6 plaka jarri ditu Donostiako Ekialdeko Barrutia osatzen duten hainbat espaziotan.

Ekialde Barrutiko Berdintasun taldea, Intxaurrondo, Herrera, Altza eta Larratxoko emakume-elkarteekin batera, aspalditik ari da hiriko espazioetan genero-ikuspegia txertatzen duten hainbat ekintza egiten. Ekimen honen bidez, emakume horien oroimena indartu nahi da, emakume horien izenak kale hauetan baitzeuden; baina panel horiekin, gainera, emakume horien biografia eta ekarpen sozialak gogorarazi nahi dira.

Jarri izan diren atrilak honako hauek dira:

1. Maria Dolores Goia: Andereño donostiarra eta ikastolen bultzatzaileetako bat. Gerra zibilaren ondoren erbestea jasan zuen eta 1940an itzuli zenean, klandestinoki jarraitu zuen euskara klaseak ematen, baita bere etxean ere. Intxaurrondo auzoan bere izena daraman plazan jartzen da.

2. Alice Gordon Gulick: Bostonen jaioa, Donostiara joan zen, eta 1881ean emakumeentzako eskola-barnetegi bat sortu zuen, egungo Askatasunaren hiribidean. Emakume ikasleen formakuntzagatik nabarmendu zen ikastetxea Miarritzera eraman zuten lehenik, eta Madrilera geroago. Bere izena daraman parkean jartzen da plaka, Intxaurrondo auzoan.

3. Batelariak: XVII. mendearen hasieran aipatzen ziren Pasaiako portuko alde batetik bestera beren itsasontzietan edo txalupetan pasatzen ziren emakume horiek. XIX. mendean gizonek egin zuten lan hori, eta gaur egun ere motordun ontzien bidez egiten da. Plaka, Buenavistan bere izena daraman plazan jartzen da.

4. Carmen Burgos Colombine: Almerian jaiotako idazlea, Espainiako gerrako lehen kazetari eta berriemailea. Garai hartako hainbat egunkaritan lan egin zuen, eta emakumeak politikan, gizartean eta kulturan duen zereginaren aldarrikatzaile nagusietako bat da. Bidebietan bere izena daraman kalean plaka jartzen da.

5. Albreteko Joana. Nafarroa Beherako erregina eta Henrike III.a Nafarroakoa eta Frantziako IV.aren ama. Protestantismora bihurturik, Itun Berriaren euskarazko itzulpena sustatu zuen. Intxaurrondon bere izena daraman kalean plaka jartzen da.

6. Ignacia de Zabalo, Nornai: Euskal Herriko lehen emakume marrazkilari eta ilustratzaile kontsideratua, Nornai izenarekin sinatzen zituen bere lanak. Bidebietako izengoitiaren izena daraman plazan plaka jartzen da.