Covid-19ak eragindako pandemia nerabeek nola bizi izan duten diagnosiaren aurkezpena egingo da Azpeitin

0
PRUEBA
Iazko martxotik asko aldatu da herritar guztien bizitza. Egun batetik bestera hankaz gora jarri zituen herritarren bizitzak Covid 19aren pandemiak. Urtebete beranduago egunerokoa bere normaltasunera bueltatzen ari bada ere, oraindik asko dira bete beharreko arau eta protokoloak. Eta nola eragin die herritarrei guzti horrek?
Azken asteotan, nerabeek egoera nola bizi izan duten eta bizi duten aztertzeko azterketa bat egin du udalak. Gaztedia sailak nerabeen artean egindako inkesta da ikerketaren oinarri eta datorren ostegunean, ekainak 17, diagnostikoaren berri emango da. Diagnostikoa azaltzeko bi saio izango dira: 17:00etan, nerabeei (14 eta 17 urte artekoei) zuzendurikoa izango da eta 18:30ean, gurasoei, irakasleei eta interesa duen orori zuzendua izango da. Saioak azoka plazako lehen solairuko aretoan izango dira.