Arantxa Tapia: “Europako funtsetarako Euskadiko proiektu guztiek ekonomiaren eraldatzaile izateko eskakizuna betetzen dute, aberastasuna eta enplegua sortzeko”

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Europako funtsen banaketari buruzko albistea baloratu du, eta honako hauek nabarmendu ditu:

  1. Euskadik  barneratuta ditu  mundu mailan erronka diren eraldaketa nagusiak: energetikoa, digitala eta soziala
  2. Horretara bideratu ditugu inplikazio publiko eta pribatuko proiektu estrategiko ugari
  3. Baditugu tradizioa eta gaitasun industriala eta teknologikoa. Nazioarte maila errekonozimendua duen sistema berritzailea.
  4. Hau guztia errepikatu eta argitu behar da, orain hasiko garelako ikusten NEXT funtsak nola eta zer irizpiderekin “banatuko” diren.

Zein da nagusituko den irizpidea? Proiektuen lehiakortasuna prozesu eraldatzaileak lortzeko edo Autonomien arteko kohesio-beharra?

Bi irizpideak errespetagarriak izanik, ezin dugu ahaztu NEXT funtsen helburua zein den.
Horregatik, espero dugu Espainiako Gobernuak erantzukizunez jokatuko duela, eta ez dituela Next Funtsak interes politikoekin erabiliko.
Kohesio beharretarako badira beste partida-ekonomiko batzuk, aspaldi Europatik iristen direnak.
Ez ditzagun helburuak nahastu, eta ez dezagun NEXT funtsa modu subjetktiboan erabili,agintea adierazteko.
Erantzukizuna, zorroztasuna, eraginkortasuna eta zintzotasuna. Horiek dira espero ditugun irizpideak.