Donostiako Udalak bat egiten du, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela-eta, egingo diren ekitaldi guztiekin eta Udaletxea urdin kolorez argiztatuko da bihar, larunbatean, hilaren 19an.
Mundu osoko hainbat hirik bat egiten dute urtero errefuxiatuei egindako omenaldiarekin eraikin eta monumentuak Nazio Batuen urdin kolorez tindatzen. Kolore honek nazio guztiak batzen dituen zerua sinbolizatzen du, eta NBEren banderaren kolorea da, baita ACNURen kolorea ere.