Osasun Sailak Getxoko Las Arenas, Ereaga eta Arrigunaga hondartzetako ura aldi baterako bainatzeko egokia ez dela adierazten du

0

Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) jarduketa-protokoloa aktibatu dute; izan ere, azken orduetako baldintza meteorologiko txarren ondoren Getxoko Las Arenas, Ereagako eta Arrigunagako hondartzetako uretan egindako analisietan ez dira araudian ezarritako kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen. Ondorioz, aldi baterako, hondartza horietako ura bainatzeko egokia ez dela adierazten du Osasun Sailak.

Muskiz eta Zierbenako La Arena hondartzan, ostera, analisietan bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela baieztatu denez, bainua librea da. Gauzak horrela, atzo kautelaz ezarritako ez bainatzeko gomendio-protokoloa itxi da.

Bainatzeko uren kutsaduraren jarraipena egiteko protokolo honetan ezarritako jarraibideen barruan, gertakariaren berri eman zaie, halaber, gai horretan eskumena duten gainerako erakundeei: Uraren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa eta Getxoko Udala, antzemandako egoeraren aurrean dagozkien jarduta-prozedurak has ditzaten. Aldi berean, SOS Deiak Zerbitzuari jakinarazi zaio, ondore egokiak izan ditzan.

Osasun Sailak jarraituko du hondartzako uraren kalitatea aztertzen, harik eta gertakaria amaitu arte, eta emaitzen berri emango du.