Bizi- eta egoera-agiria Bake Epaitegian eskatu ditzazkezu

0

21Herri askotan dago bake epaitegia eta ez dugu inoiz bertara jotzen. Justizia-jauregia ez duten herri gehienetan (ez direlako auzitegi-barrutiko buru) mota honetako epaitegiak daude. Justizia-administrazioaren konplexutasuna kontuan hartuta, epaitegi hauetan zerbitzu sinplea eskaintzen da; adibidez, bizi- eta egoera-agiriak egiten dira.

Egiaztagiri honen bidez, pertsona bat bizirik dagoela eta dagokion egoera zibila ziurtatzen dira. Hori lortzeko egin behar dena sinplea da: NANarekin dagokizun bake epaitegira joan. Izapide honi buruzko informazio gehiago hemen aurkituko duzu: JustiziaEus-eko Egoitza Judizial Elektronikoaren Bizi-agiriaren ziurtagiriaren atalean 

Ziurtagiri horrez gain, honakoa eskatu daiteke:

  • Ezkontza zibilaren espedientea.
  • Jaiotza-inskripzioak.
  • Bake Epaitegiaren egoitza dagoen udalerrian egindako ezkontza-inskripzioak (berdin du elizakoa edo udaletxekoa den).
  • Bake Epaitegiaren egoitza dagoen udalerrian gertatutako heriotzen inskripzioak.
  • Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiri laburtuak eta hitzez hitzekoak (bai dagokion bake epaitegian inskribatuta daudenak, bai beste batekoak, izan ere, kasu horretan erregistro zibil eta bake epaitegi batzuek beste batzuei eskatzen die).
  • Ezkontza-hitzarmenen inskripzioak.
  • Jaiotza- edo ezkontza-inskripzioak lekualdatzeko eskaerak.

Bake Epaitegietan aurkeztu daitezkeen demanda eta salaketa zibilei dagokienez, batzuk salbuesten dira. Demandatan, 90,15 eurotik beherako kopuruei lotutako erreklamazioei dagozkienak hartuko dira aintzat. Salaketen kasuan, edozein gertaera salatzera joan zaitezke. Baina oso larriak ez diren epaiketak soilik egingo dira; besteak beste, irainei, bortxari eta mehatxu mota batzuei lotutakoak.

Baliteke norbait Bake Epaitegira joan behar izatea hala eskatu zaiolako. Hori gertatzen da beste epaitegi batek komunikazio-egintzaren bat edo eginbideren bat egiteko eskatzen duenean. Eginbide horiek garrantzitsuak izaten dira, eta, horregatik, deitutako pertsona ezin bada agertu beharrezkoa da Bake Epaitegian jakinaraztea.