Eusko Jaurlaritza Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei Artxandako “Aterpe 1936. La Huella” eskulturan eginiko omenaldian izan da

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Lehen lehendakariordeak eta Segurtasuneko Sailburuak, Josu Erkoreka, Bigarren Lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko Sailburuak, Idoia Mendia, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, Iñaki Arriola, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Beatriz Artolazabal, eta Gogorako Zuzendaria, Aintzane Ezenarro, Gerra Zibilean Euskadiren askatasunak defendatzeko borrokatu ziren 40.000tik gorako gudari, milizianoe eta emakumeei egin zaien omenaldian parte hartu dute.

Ekitaldia “Aterpe 1936” eskulturaren inguruan izan da, Artxandako “La Huella”ren inguruan; bertan, ordezkari politikoek eta instituzionalek, kolektibotako ordezkariek eta memoria historikoaren alde lan egiten duten elkarteetako ordezkariek parte hartu dute.

“Aterpe 1936” eskultura duela 15 urte inauguratu zen, 2006ko ekainaren 18an, Euskadin euskal herritarren eskubideak defendatu zituzten eta, horren ondorioz, gerraren eta diktadura frankistaren basakeria jasan zuten pertsona guztien oroimenez. Karbono-altzairuzko obra da. Juanjo Novella artista portugaletetarrak egin zuen; 8.000 kilo baino gehiago ditu eta 6 metro garai.