Euskadi Next: «Inbertsioa berriro hazkunde-motor gisa bultzatzeko aukera historikoa»

0

Euskadi Next 2021-2026 Programak, Euskadi 2030 Agendak indartutako, Giza Garapen Iraunkorrean sakontzen duen neurrian, «Aukera historikoa da inbertsioa berriz ere hazkundearen motor gisa bultzatzeko, eraldaketa bikoitzera bideratuta: energetiko-ekologikora eta digitalera”.

Premisa horrekin, hartu du parte gaur Jordi Campàsek, Europako Ekonomia eta Funtsen sailburuordeak, «Europako Berreskuratze Plana: krisiari erantzun federala» jardunaldian. «Bost erronka, Europa bat» zikloari hasiera eman diote horrela, EuroBasquek Eusko Jaurlaritzarekin, Europako Batzordearekin (Europe Direct Bizkaia) eta EHUrekin elkarlanean sustatutako ekimenari. Inaugurazio-ekitaldian izan da Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza ere.

Bere hitzaldian, sailburuorde honek azpimarratu du balio erantsia duela krisi hau «inbertsio publikoari eta pribatuari bultzada bat emateko» aukera gisa planteatzeak, bi inbertsioak baztertzaileak ez, baizik eta guztiz kontrakoak direla erakutsita; alegia, «Elkarren mendekoak». Ildo horretan, egonkortasunaren eta hazkundearen ituna berrikustearen alde egin du; hain zuzen, bultzada hori denboran iraunkorra izan dadin eta inbertsioa politika fiskalaren bektore izan dadin, horrela, Europa ez aldentzeko gure planetak premia larrikoak dituen eraldaketetatik.

Jordi Campàsek bere egin ditu joan den astean Legebiltzarrean Pedro Azpiazu sailburuak esandakoak «Plan España Puede ”ren zenbait alderdiri buruz. Esaterako, plan horrek funtsen xurgapen- eta kudeaketa-gaitasuna murriztu dezakeela, bai eta haien benetako funtzio eraldatzailea ere; planak errekuperazioa eraldaketaren kaltetan koka dezakeela; autonomia-erkidegoei ez zaiela kontsultatu plana diseinatzerakoan, edota, ahuleziak murriztu eta indarguneak sendotzearen artean balantza lehenengoen aldera jartzen dituela. Hala ere, aurkezten zaigun erronkaren aurrean «une hau aprobetxatzeko» premia azpimarratzen duen mezuaren alde positiboan jarri du enfasi handiagoa.

Interes adierazpena

Euskadi Next Programa Intereseko Manifestazio (MDI) gisa gorpuztuz joan da, eta “España Puede” Eraldaketa eta Erresilentzia Berreskuratzeko Planaren planteamenduaren bilakaeraren arabera eguneratu izan da. Campasek nabarmendu du «Euskaditik gure borondatea markatzeagatik” egin dela, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoen (SEM) baliabideen erabilera Eraldaketara eta erresilientziara bideratzeko. Hori guztia «sinetsita», eraldaketa eta erresilientzia lehenesteak errekuperazioa ekarriko duela; baina errekuperazioa BPGaren hazkunde huts bezala baino, aurrerapen gisa ulertuta. Ordea, errekuperazioari lehentasuna emateak, ez lituzke beharrezko eraldaketa eta erresilientzia bermatuko, eta, ondorioz, etorkizuneko aurrerapen-aukerak murriztuko lirateke.

Maiatzaren 18an aurkeztutako Euskadi Next Programaren bigarren bertsioa ez da aldatzen 2020ko abenduaren 29an aurkeztutako dokumentutik.

Ildo horretan, eutsi egiten zaie berreskurapenerako, eraldaketarako eta erresilientziarako inbertsio-lehentasunak islatzen dituzten 8 osagaiei. Horiek koherenteak dira Europako Batzordeak adierazitako zazpi eremu enblematikoekin, bai eta apirilaren 13an aurkeztutako «España Puede» berreskuratze, Eraldaketa eta erresilientzia Planaren bigarren bertsioan jasotako 10 palankekin eta 30 osagaiekin ere.