Urkullu eta Sagardui La Casillako eta BECeko instalazioetan dituen txertaketa-guneetan izan dira

0

Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin eta Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera, La Casillara eta BECera hurbildu da gaur arratsaldean, bertan baitaude Osakidetzak Bizkaian dituen erreferentziazko txertaketa-guneak.

Osakidetzako txertaketa-kanpainak aurrera jarraitzen du, eta Lehendakariak gertutik jarraitu nahi izan du txertaketa-gaitasun handiko zentroetan dosiak emateko prozesua, hala nola La Casillan Bilbon eta BECen Barakaldon. Bertan, Urkullu lehendakariak balioan jarri du Osakidetzako profesionalak egiten ari diren ahalegina, pandemiari aurre egiten dioten bitartean, immunizatutako biztanleria handitzeko.

LA CASILLA

Bilbao Basurto ESIak 300.000 dosi baino pixka bat gehiago eman ditu instalatutako txertaketa-guneetan (Casilla, Ospitaleko Areilza pabiloia, Indautxuko osasun-zentroa eta 4 NPB).

La Casillak martxoaren 31n ateak ireki zituenetik, 165.000 dosi inguru eman dituzte. Orain arte, egunean batez beste 2.037 dosi inokulatu dira, eta egun bakarrean 4.677 txerto ere eman dira.

6 box berri gehituta, 16 box dituen instalazio da, eta egunean 6.000 dosi baino gehiago eman ahal izango dira.

BEC

Apirilaren 3an ireki zen BECeko txertaketa masiboko puntua antolaketa- eta koordinazio-erronka izan da, hiru erakunde elkartu baitira: Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIa, Barakaldo-Sestao ESIa eta Uribe ESIa.

Hilabete hauetan, 213.079 dosi eman dira BECen, eta, orain arte, egunean batez beste 2.700 dosi inokulatu dira, eta egun bakarrean 4.900 txerto eman dira.

BECen instalazioak 20 box ditu, eta horiekin egunean 5.000 dosi baino gehiago eman daitezke.