Ongizatearen eta pobreziaren adierazleek nabarmen egin dute hobera Euskadin

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur azaldu du ongizatearen eta pobreziaren adierazleek “nabarmen” egin dutela hobera Euskadin, azken bi urteotan, eta ongizateko erabateko egoeran edo ia erabatekoan dagoen biztanleriaren proportzio handiena lortu duela. Zentzu horretan esan du lehen aldiz euskal herritarren % 75 baino gehiago “erabateko ongizatean” daudela, eta, hala, hautsi egiten duela 2016-2018ko jaitsiera.

Sailburuak, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi-aretoan, Euskadiko 2020ko Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasunen Inkestaren ondorio nagusiak aurkeztu ditu. Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “benetako pobreziaren intzidentziak jarraitzen du behera egiten Euskadiko lurraldeetan”. Zehaztu duenez, azken bi urteotan benetako pobreziaren inpaktua murriztu egin dela egiaztatu da; 2018an % 6,1ekoa zen eta, 2020an, % 5,6koa. “Datu positibo” horiek, esan duenez, “Europan nekez erka daitekeen” ongizate-maila uzten dute agerian. “Ongizateari eta pobreziari buruzko adierazleak nabarmen hobetu dira Euskadin azken bi urteetan, nahiz eta inkesta pandemia betean egin den”, esan eta erantsi du sailburuak: “Inkestak agerian uzten du ongizate-maila oso altua dela, Europako herrialde aurreratuenekin aldera daitekeena. Euskal biztanleriaren % 90 ongizate-egoeran bizi da, eta ia hamar puntu handitzen da erabateko ongizatean bizi den biztanleria”.

Ongizatearen maila eta igoera hori herritarren artean gizarte-babeseko zerbitzuek eta programek ere sustatzen dute; “haiek euste-horma izan dira, eta pandemiaren ondorio ekonomikoak arindu dituzte”, esan du sailburuak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ABEEEen politika eta azpiko pobretze-faktoreak kontrolatzeko prozesuan dauden muga batzuen politika garatzean egin duen “ahalegina” eta “apartekotasuna” nabarmendu nahi dizan ditu.

Artolazabalek ziurtatu duenez, “inkesta honen emaitzak erakusten du sistemak funtzionatu duela eta kolektibo ahulenen zailtasunak arindu dituela. Kolpea geldiarazteko gai izan ginen”.

Eusko Jaurlaritzako sailburuak pandemiaren ondorioen aurka erabili diren tresnak zerrendatu ditu: «Diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa malgutzea, EPOak, GLLak gehitzea, pandemiaren aurkako gizarte-programak abian jartzea, Azken Sarea Indartzen edo Lehen Urratsa, adibidez, ABEEEen osagarria», eta ondorioztatu du «gizarte-neurri horiek guztiek krisi sanitarioa arintzeko» balio izan dutela.

 

Kolektibo kalteberenak

Gaur sailburuak azaldu duen beste ondorio bat desberdintasuna areagotu dela da. Txostenak dakarrenaren arabera, desberdintasunak gora egin duela ikusten da, baina ez egoera ahulenean dauden pertsonak pobretu direlako, baizik eta “mesedetuenak are gehiago aberastu direlako”.

Azkenik, Artolazabalek esan duenaren arabera, lan horrek neurtu nahi izan du, halaber, etxeetan antzematen diren gabezia orokorrak zer puntutaraino ikusten diren haurretan. Oro har, bertan islatzen diren datuek erakusten dute “inpaktu bereizgarri erabakigarria” duela adingabeetan pobrezia-egoera bizitzeak eta ezegonkortasuneko beste modu batzuk izateak –besteak beste ongizaterik eza pobreziarik gabe–.

Nahiz eta bilakaera, kontuan hartutako problematika motaren arabera, desberdina den, eta, nahiz eta pobrezia-ongizatearen eskalan, posizioaren arabera, talde batean ere ez diren gainditzen adingabe kaltetuen % 25eko mailak, arazo nagusia adingabeetan gizarte-egoera ahulenean dauden taldeek proteina-jaki bat eta fruitua eta barazkiak egunero eskuratzeko duten aukeran izan den hondatzearekin lotzen da.

Adierazle horietan, 2020ko zifrek intzidentzia maximoa erakusten dute 2016tik. “Arazo horiek, nagusiki, immigraziotik datozen adingabeen familietan daude”, esan du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, amaitzeko.