Uda honetan Zarauzko ostalaritza orain arte izan den bezain segurua izaten jarraitzeko helburua dauka Udalak eta, horretarako, herriko taberna eta jatetxeekin elkarlanean ari da lan hori errazteko ekintza eta euskarriak aurrera eramateko. Nahiz eta COVID19aren pandemiaren bilakaerak onera egin duen azken asteetan, Osasun-neurriak errespetatzen eta neurriak hartzen jarraitzea beharrezkoa da, hala nola pertsonen arteko distantzia, musukoen erabilera eta desinfekzioa.
Zarauzko ZUREKIN Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean, Udalak txarteltxo berde eta gorriak banatuko ditu Zarauzko jatetxe eta tabernetan, bertako mahaiak garbiak eta desinfektatuak edota oraindik garbitzeko dauden adierazteko.
Txarteltxo berdeak mahaia garbia eta desinfektatua dagoela adierazten du eta jada bertan eseri daitezkela erabiltzaileak. Bestalde, gorriak adierazten du oraindik zerbitzaria ez dela pasa mahaia garbitzera eta ezin daitekela mahai horretan eseri garbiketa egin arte.
Mota honetako 500 txartel banatuko dira aste honetan zehar hala eskatu duten Zarauzko taberna eta jatetxeetan. Honekin batera, “ONGI ETORRI EUSKARAREN HERRIRA” ekimeneko euskarriak ere banatuko dira hala eskatu duten establezimendu parte hartzaileetan.