Barakaldoko Udalak beste erabilera bat emango dio Clara Campoamor Zentro Zibikoko kafetegi gisa eraikitako espazioari, eta gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten familiei arreta emateko bulego bihurtuko du. «Familia kalteberenei arreta ematea da gure lehentasuna, eta gizarte-taldeen koordinazioa hobetzeko lanean ari gara, udal zerbitzu horren erabiltzaileei gero eta arreta hobea emateko eta instalazio zabalagoak, modernoagoak eta abegitsuagoak izateko», azaldu du Mikel Antizar Gizarte Ekintzako zinegotziak.
Horrela, Udalak 520.000 euro baino gehiago inbertituko ditu kafetegiaren instalazioak hobetzeko eta egokitzeko, ez baitira sekula kafetegi gisa erabili. «Aurreko legegintzaldian gizarte-zerbitzuen berrantolaketa abiarazi genuen. Lan horren ardatzetako bat zona bereko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak kokaleku komunetan bateratzea izan da «, adierazi du Gizarte Ekintza Arloko zinegotziak.
Zaballa 4 izan zen bateratu zen lehenengo taldea, eta gaur egun 1 taldeak dihardu bateratze prozesuan eta, Gurutzetako Zentro Zibikoan tokituko da. «Oraintxe bertan, talde horretan lan egiten dutenak bi lekutan daude banatuta, eta pandemiaren bilakaerak ahalbidetzen duen neurrian, Gurutzetako Zentro Zibikora igaroko dira. Han, gune berri, iriste-erraz eta eroso bat eraberritzen ari dira, behar duten inguruko familiei arreta emateko», adierazi du Antizarrek.
Erreforma horren ondoren, Clara Campoamor Zentro Zibikoak 2 profesional hartuko ditu, orain arte Zuhatzu eta San Bizente artean banatuta zeudenak. Espazio berri horrek 326.53 metro koadro inguru izango ditu.