Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Jai Alai World Tour zesta punta zirkuitu nagusiaren aurkezpen prentsaurrekoan parte hartu du.
Sailburuarekin batera Bilbon egin den prentsaurrekoan Fernando Azkarate Munduko Pilota Batzarreko presidenteak, Mikel Egiguren Jai Alive enpresako arduradunak eta zirkuituan parte hartuko duten kirolariak izan dira.
Jai Alai World Tourra, zesta-puntaren munduan dagoen zirkuiturik garrantzitsuena, Munduko Pilota Batzarrak antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Urtea bukatu bitartean zirkuituak pilotaririk onenak bilduko ditu Markina, Hondarribia, Gernika, Mutriku, Lekeitio edo Zumaiako frontoietan, besteak beste.
Jai Alai World Tourrari buruzko informazio guztia, esteka honetan.