Athleticen erasoko erreferentziak izen propioa du: Lucia Garcia. Denboraldi honetan Barakaldoko aurrelariak bere bertsiorik golegileena atera du 2016-17 denboraldian lehen taldera iritsi zenetik, eta 16 gol sartu ditu.
Bere goleatzaile usaimen handiak Primera Iberdrolako bosgarren golegile nagusi bezala jarri du, Asllanirekin (Real Madril) berdinduta. Horretaz gain, Espainiako selekzio absolutuak deitu zuen 2022ko Ingalaterrako Eurokopan Azerbaiyan eta Poloniaren aurkako partidak jokatzeko.
22 urterekin eta talde zuri-gorrian bost denboraldi jokatu ostean, Luciak 51 gol sartu ditu. Horrek goleatzaile zuri-gorrien top-10ean sartzea ahalbidetu dio 10. postuan. Bera baino bi gol gehiagorekin Arrate Orueta (53) kokatzen da, eta lau gol gehiagorekin Eba Ferreira (55). Bere taldekidea den Yulema Corres zazpigarren postuan dago 62 tantorekin eta bere gaur egungo entrenatzailea, Iraia iturregi, seigarrena da 64 golekin. Gurutze Fernandezek (89), Irune Muruak (106), Eli Ibarrak (111) eta bere taldekideak diren Nekane Diezek (158) eta Erika Vazquezek (261) osatzen dute top-5a.
Bideo honetan barakaldarrak 2020-21 denboraldian eigndako 16 golak bildu ditugu: