Altzako kiroldegiko kanpoko igerilekuak egokitzeko kontratua
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Altuna y Uria eta Acciona enpresek osatutako UTE delakoari esleitzea Altzako kiroldegiaren kanpoko igerilekuak egokitzeko proiektua aurrera eramateko obra kontratua.
Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, esleipen honekin Udalak aurrerapausoa egiten duela Altzako kiroldegiaren lanekin amaitzeko. Lanek aurreikusitakoaren arabera aurrera jarraitzen dute. Duela egun batzuk Kirol Udal Patronatoak kiroldegiaren eraikina ekipatzeko lehiaketa argitaratu zuen, eta hurrengo egunetan gimnasioko makinak renting sistema bidez erosteko lehiaketa argitaratuko du.
Enpresa esleipendunak 1,9 milioi euroren truke egingo ditu proiektuan aurreikusitako lanak, eta 8 hilabetetako epea izango du. Hortaz, igerilekuak 2022ko lehen hiruhilekoaren amaieran edo bigarren hiruhilekoaren hasieran amaituta egongo dira.
Igerilekuek bi gune zirkular izango dute, diametro eta sakonera ezberdiekin. Eta hain zuzen ere, igerilekuak 110 zm eta 140 zm arteko sakonera izango du. Gainera sartzeko eskailerak eta arrapala izango ditu. Era berean, igerilekuaren inguruan solariuma egongo da. Eta solariuma 120 zm-ko altuerako baranda batekin bereiziko da, araudiak ezarritakoa jarraituz. Halaber, ur-jolasgunea egongo da igerilekuaren ondoan.
Autobus Geltokia
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du baimena ematea Construcciones Murias Sau, Transitia SL eta Gestión de Estaciones de Atoxa enpresek osatzen duten UTE delakoari, Donostiako autobus geltokiaren zerbitzu publikoa emakida bidez kudeatzeko kontratua Gestión de Estaciones de Autobuses Atotxa SLU enpresari lagatzeko. Enpresa hori lagatzaileei dagozkien eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.
Ikasketen plaza
Tokiko Gobernu Batzrodeak Campezo Obras y Servicios S.A enpresari esleitu dio Ikasketen plazan beurbanizazio proiektua gauzatzeko kontratua. Esleipen prezioa 704.258 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 12 hilabeteko epea du lanak egiteko.
Orixe inguruko birzoladura
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Orixe eremuko azpiegiturak berritzeko proiektuaren dagoen birzolatzeko lehen fasea. Proiektua Gider enpresak idatzi zuen eta 182.465 euroko aurrekontua du.
Helburua da Orixe Ikastolaren inguruan dauden hainbat azpiegitura berritzea eta birzolatzea. Hortaz, Udalak ikastetxearen alboko kaleetan hainbat lan egingo ditu, hain zuzen ere, Soraluze, San Bizente eta San Juan – Soraluze eta Iñigo artean – kaleetan., oinezkoentzako gune erosoago bat sortzeko.
The English School
Tokiko Gobernu Batzordeak baimena eman dio The English School-i Otxoki pasealekuko lur-sailean aurreikusita zuen hezkuntza-zentroa eraikitzeko.
2019ko ekainaren 14an Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen The English School-i esleitzea jabari publikoko 10.000 m2ko lur-saila erabilera pribatua izateko Otxoki pasealekuan. Esleipen horrek 70 urteko epea du, ezingo da luzatu, eta 23.924 euroko urteko kanona du.
Behin baimena emanda, The English School-ek bi urteko epea du hezkuntza-zentro berriko eraikinaren lanak amaitzeko.