Manufaktura-industrian emakumearen presentzia sustatzeko lan egingo duen adituen nazioarteko taldea 18 perstsonak osatzen dute

0
PRUEBA

Uztailaren 6 eta 8an egingo dira SPRI Taldeak gidatutako Women in Manufacturing aditu taldearen lehen bilerak. Hainbat espezializazio-arlotako eta 13 herrialdetako 18 pertsonak osatzen dute aditu talde hori. Bere helburua da dekalogo bat prestatzea, bertan jasotzeko manufaktura-industrian emakumearen presentzia sustatuko duten jardunbide egokiak. 2020an eginiko diagnostikotik abiatuta, ekintza zehatz batzuk identifikatuko dira emakumearen sarbidea, permanentzia, sustapena eta lidergoa bultzatzeko manufaktura-industrian.

2020an, proiektu horrek pandemiaren inguruko hainbat gai jorratu zituen, esaterako, emakumearen papera pandemian zehar eta pandemiaren ondoren, pandemiak genero-kontuetan izan duen inpaktua eta gizon eta emakumeentzat izan dituen ondorio desberdinak mundu osoko manufaktura-industrian.

Aurten, Women in Manufacturing taldearen lanari hasiera emateko, lehen edizioko White Paper txosteneko ondorioei buruzko laburpen txiki bat egin da eta galdetegi bati erantzun zaio. Galdetegi horrek aukera eman du manufaktura-industrian emakumearen sarbidea, permanentzia, sustapena eta lidergoa bultzatzera bideratutako jardunbide egokien laburpen bat egiteko. Alderdi horiek uztailaren 6 eta 8ko bilera birtualetan jorratuko dira eta bilera horietan jardunbide egokiei buruz eztabaidatuko da, 2021eko White Paper txostena osatuko duten ekimenen dekalogoa osatzeko.

Irailean bigarren bilera birtual bat egingo da, eta hartan hizpide hartuko da White Paper txostenaren azken bertsioa, World Manufacturing Foundation erakundeak argitaratuko duena eta urriaren 20an egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian aurkeztuko dena.

Aditu talde horretan elkartzen dira nazioarteko erakunde garrantzitsuetako (Europako Batzordea, UNIDO, IndustriAll, IPAG eta EFFRA,) 5 kide, akademiako 6 ordezkari, enpresa pribatuetako beste 6 eta administrazio publikoko 2 ordezkari.

Back to the Future: emerging topics for long term resilience in manufacturing” proiektuaren gai nagusietako bat da Women in Manufacturing ekimena, helburutzat duena diziplina anitzeko liburu zuri bat sortzea jardunbide egokienak nabarmentzeko eta etorkizuneko jarduera-ildoen gomendioak eskaintzeko Covid-19aren osteko fabrikazio-paradigman. Proiektuaren ondorioak eta gomendioak World Manufacturing Forum-en hurrengo mundu topaketan aurkeztuko dira Italian, urriaren 20an.

World Manufacturing Foundation (WMF) plataforma ireki bat da eta helburutzat dauka kultura industriala hobetu eta zabaltzea mundu osoan, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko tresna bezala. WMF erakundeak berrikuntza eta garapena sustatzen du manufaktura sektorean, oinarrizko helburutzat harturik nazio guztien lehiakortasuna hobetzea manufaktura sektorean funtsezkoak diren eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetzaren bitartez.