Azpeitiko haurrentzako parke berriak prest dira jolaserako

0
PRUEBA
Azpeitia 2030 Plan Estrategikoaren baitan haurrekin eginiko prozesu parte hartzailearen baitan eginiko ekarpenak aintzat hartuta, Goena eta Izarraitzko Atea parkean haurrentzako jolas edo parke berriak jartzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. Azken asteotan parkeak jartzeko lanean aritu dira, eta dagoeneko irekita dira biak.

Goenan, duela zenbait aste tirolina jarri zen eta, orain, zuhaizpean haur eta gaztekoentzako abentura parke bat egin da. Bertan materiak naturalez osatutako jolas eta gainditu beharreko oztopo desberdinak dituzte txikienek.

Izarraizko atea parkean ere berrikuntzak egin dira eta hondargunean jolastoki berri bat egin da. Batez ere sare eta zintzilikazko jolasak daude.