Bisitari eta Turistei Azpeitia ezagutarazteko irekita da Udal Turismo Bulegoa

0
Uda garaia iritsita, gero eta nabariagoa da turista eta bisitarien presentzia herrian. Turista zein bisitariek Azpeitia ezagutzeko eta ikusteko eta bizitzeko dituzten eskaintzen berri jasotzeko dagoeneko irekita da Azpeitiko Turismo bulegoa.

Basazabal Jauregiko beheko solairuan dago, azken urteotan bezala. Asteartetik larunbatera, 10:00etaik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da irekita eta igande eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara.

Loiola, Izarraitz, Parrokia, Madalenako erietxea, Izarraizko atea parkea, Basazabal eta beste hainbat naturgune eta ondare historiko ditugu ezagutzeko. Baina herri bizia gara, eta bizitzeko moduko herria dugu. Euskaraz gorde dugu altxorra, eta euskaraz bizi gara herriko plazan. Oinezkotutako plazan ditugu bisitariek ezagutu beharreko hainbat puntu: Sanagustin kulturgunea; kulturgune bilakatutako eliza; Udaletxea eta eraberrituta ireki berri dugun azoka plaza. Bada zer ikusia, zer sentitua eta zer bizitua gure herrian, eta guzti horren berri eskainiko du udan turismo bulegoak.