“Donostiako Berdea”, hiriko parke eta lorategiei buruzko gida atsegina

0
binary comment

Ekologia zinegotzigoak eta Cristina Enea Fundazioak gida-liburu bat argitaratu dute Donostiak dituen parke, lorategi eta hiri-mendi nagusiekin.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, «liburu praktiko batean jaso nahi izan ditugu donostiarrok ditugun altxor horiek, ez baititugu guztiz ezagutzen. Horren bidez, bertakoek eta bisitariek Donostiak duen aberastasun naturalaren ikuspegi osoa izan dezaten nahi dugu, informazio zehatzarekin, irudiekin, planoekin eta, batez ere, gure hiriak harro egoteko moduko parke eta lorategi sare zabala duelako benetako sentsazioarekin«.

“Donostiako Berdea. Parke eta lorategien gidaliburua”, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dute. «Donostiako auzo guztietako parke, lorategi eta mendietako giroa eta sentsazioak transmititzen saiatu gara. Horietako bakoitza inguratzen duen atmosfera helarazi nahi diegu herritarrei«, adierazi du Garmendiak.