Gasteizko Salburua BHIko obren lizitazioa onartu da

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Hezkuntza sailburuak proposatuta, gaurko Gobernu Kontseiluak Gasteizko Salburua BHIko obren lizitazioa onartu du.

Guztira 18.794.684,25 euroko aurrekontuarekin – Euskadin hezkuntza-azpiegitura bat eraikitzeko egin den inbertsiorik handiena –, etorkizuneko ikastetxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 7 lerro eta Batxilergoko 4 lerro hartuko ditu.

Eraikina egingo den lurzatiak 19.985 m2-ko azalera du, eta 5.520 m2 eraikina okupatzeko erabiliko dira. Azalera horren gainean, 3 solairuko eraikina egingo da, guztira 11.822 m2 takoa.

Eraikinaren barruan, 36 gela, teknologiako 3 tailer, informatikako 3 gela, 3 laborategi, plastikako 2 gela, marrazketa-gela bat, liburutegi bat, gimnasio bat, erabilera anitzeko 2 gela edo praktika-gela bat egongo dira, besteak beste.

Halaber, institutu berriak 1.010 m2-ko pista estalia, 1.161 m2-ko atari estalia eta 1.800m2-ko kanpoko kirol-pista izango ditu.