Donostiak eta Biarritzek turismoa sustatzeko estrategia bateratu dute

0
PRUEBA

Donostiako eta Biarritzeko Udalek hilabeteak daramatzate ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen. Bisitari berrietara iristea eta elkarren arteko indarrak bateratzea du helburu egitasmoak.

Helburua bi hiriak epe luzera begira elkarrekin bultzatzea da, helburu diren nazioarteko publikoak zabalduta eta desestazionalizazioa sustatuta. Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, adierazi du “6 hilabete daramatzagula proiektu honen inguruan lanean eta legealdiaren hasiera-hasieratik genuen ibilbide-orrian jasota. Donostia eta Biarritz prestigio handiko marka turistiko gisa bateratzea izan da asmoa, helburu komunarekin: Europako iparraldeko eta Asiako bisitariengana iristea eta gure turismogunez goi-denboralditik kanpo gozatzea. Bestalde, gertuko bisitariei batez besteko egonaldia luzatzea ahalbidetuko lukeen turismogune komuna eskaintzea du helburu. Horretarako, eskaintza anitzagoa jasotzen du, ahaidetutako bi hirien arteko kultura, gizarte eta ekonomia arloko truke eta mugimenduari balioa emanda”.

Egitasmoa Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak eta San Sebastián Shopsek babestu dute; gainera, Basquetour-en laguntza jaso du.