Gobernu Kontseiluak 2,79 milioi euroko diru-laguntza agindu bat onartu du gaur Gizarte Ekonomian ekiteko. Laguntzak hiru kapitulu bereizi finantzatzeko izango dira: gizarte-ekonomiako enpresa eratzea eta sustatzea, planifikatutako lurralde-sustapena eta enpresa mota horren finkapena.
Bestalde, Kontseiluak 250.000 euroko beste agindu bat onartu du Gizarte Ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko. Zehazki, honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira laguntzak: urteko Kudeaketa Plan bat egitea eta ezartzea; Plan Estrategiko bat; elkartekideei bermeak emateko aldez aurreko azterketa ekonomiko-finantzarioa egitea; Kooperatiben eta Lan Sozietateen kudeaketa komertzialaren arloko aholkularitza espezifikoa; gerentziari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea; zailtasunak dituzten enpresak berraktibatzeko planak; erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea; enpresak digitalizatzeko eta ezartzeko ekintzak; beharren diagnostikoa egiteko eta ezartzeko tresnak.