PRUEBA
Herriko kultur eragileek eta udalak uztailerako antolatutako ekintzen baitan, bihar, uztailak 21, asteazkena, Hodei Magoaren ikuskizuna izango da 19:00etatik aurrera Soreasu antzokian.Hasiera batean Frontoi Txikian izatekoa bazen ere, Soreasu antzokian izango da ikuskizuna, azkenean.
Sarrera doakoa izango den arren, aforo mugatua izango duenez ikuskizunak, aurrez gonbidapena hartu behar da.
Ikuskizunaren xehetasunak
Hodeiren lau azken ikuskizunetako ideia hoberenak zerbait paregabea lortzeko elkartu dira. Magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna; ilusioa sortzen dute dute, engainatzen dute? Nork daki?
Inpaktu handiko ekoizpena, joku landu, ilusio handi eta ideia originalekin. Hodei magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa harrapatuko dute ordubete baino gehiagoz, erritmo aldaketekin, sorpresekin eta publikoak antzokitik abesten ateratzea eragingo duen soinu bandaz beteriko proposamenarekin.