Euskadiko 345 turismo-zerbitzuk «COVID-19 Prestatua» bereizgarria erakutsiko dute aurtengo udan

0

Uztaila honetan, Euskadiko 345 turismo-zerbitzuk lortu dute “SCTE-Helmuga Segurua” zigilua, Turismoko Estatu Idazkaritzak bultzatuta eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak kudeatuta. Programaren lehen edizioan parte hartu ondoren, erakunde hauek COVID-19agatik kutxaketa ekiditzeko eta murrizteko prestatuta daudenaren ziurtagaria eskuratu dute eta uda honetan erakutsi ahal izango dute. Hauetatik 61 Arabakoak dira, 164 Bizkaikoak eta 120 Gipuzkoak.

Guztiek igaro behar izan dituzte kanpoko azterketa zehatzak neurririk egokienak hartzeko eta zerbitzu segurua eskaintzeko gidak edo protokoloak dituztela ziurtatzeko, eta baita, Basquetour-en eta Turismoko Estatu Idazkaritzaren baieztapena ere. Hasieratik, egungo osasun egoera ikusita, helmuga seguruak eskaintzen laguntzen duten jarduerei lehentasuna ematea funtsezkoa zela ikusi zen. Eta horrexegatik, Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko turismo-erakundeen partaidetza “COVID-19, Jardunbide Egoki Aurreratuak, SCTE Helmuga Segurua” programa honetan.

Programa ezberdin bi badira ere, Helmgua Seguruarena guztiz lotua dago Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren programarekin, besteak beste, honen lehen konpromisuari erantzuten baitio, hau da, bisitarien eta euren ondasunen babesa ziurtatzeko konpromisuari.

Basquetour-en bidez, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak bultzatuta eta kudeatuta, Kode Etikoaren programak bertako helmugen laguntza dauka eta aurten 600 turismo-erakunde dira bere bigarren edizioan parte hartzen dutenak. Kode Etikoaren helburua Euskadiko turismo-erakundeek eguneroko zereginetan ardura sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna sartzea da; esaterako bisitarien eskubideen eta euren berezitasunak, bizimoduak, gustuak, itxaropenak edo sinismen-aniztasunaren errespetua. Halaber, turismo-agenteek beren gain hartzen dute tokiko kultura eta tradizioaren eta kultura-ondareko elementuen errespetua eta zainketa sustatzeko lan garrantzitsua, 8 printzipiotan jasoa.