EGOk bere jarduera areagotzen du eta jaialdi entzutetsuetan arituko da

0

Iragan urtean abiatutako gestio taldearen eta kudeaketa eredu berrien ostean, eta pandemiak markatutako urte baten ondoren, EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestrak) testuinguru eta agertoki berrietan hainbat programei aurre egiteko aukera ahalbidetuko dioten egitarau bizi eta handinahi bati egingo dio aurre 2021 urte honetan. Betiere, Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik, kultur proiektu estrategiko honetan jasotzen diren misio eta helburuekin bat eginik; alegia, orkestra prestakuntza egokia eskaintzea, garapen artistikoa eta giza garapena sustatuko dituen egitura bilakatzea eta mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea. Hastapenetik, hau da, 1997tik, BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioekin babesa jaso du proiektuak.

Proiektuaren birkokatze eta jarduera beraren dibertsifikazioa eta areagotzea nagusi diren aro berri honetan, maila goreneko nazioarteko  zuzendari eta bakarlariarekin arituko da EGO eta musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eramanaz eta profesionaltasunaren hastapenera eramanaz.

UDAKO TOPAKETA

EGOren 2021eko jarduera uztailaren 21 eta 28 bitartean egingo den  UDAKO TOPAKETAREKIN abiatuko da. Prestaketa lanak Musikenen egingo dira eta sasoi horretan, elkarkidetza eta langintza zorrotz bati egingo diote aurre gazteek. Izaera ezberdineko ekimenen bidez, ondoren eskainiko diren kontzertuetako obrak landuko dituzte.

Lan egun gogor horiei kontzertu bira batek  emango die amaiera: Bilboko Euskalduna Jauregia (uztailak 25), Gasteizko Principal Antzokia (uztailak 26), Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (uztailak 27) eta amaitzeko, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriuma (uztailak 28). Kontzertu horietan, W.A. Mozart eta J. Brahms izango dira egitarauaren protagonistak. Izan ere, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, “maisulana den” Mozarten 12. Serenata eta, “lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen” eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata  interpretatuko du gazte orkestrak.

Aipatu bi obrak, lehenengoz joko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestrak.

MUSIKA HAMABOSTALDIA

Lehen aldia izango da EGOk, Musika Hamabostaldiaren baitan, Kursaal Auditorioan eskainiko duen kontzertua. Mugarri hau,  zalantzarik gabe EGOrentzat kontzertu historikoa izango dena, abuztuaren 8an izango da, sona handiko musikarien eskutik.

Nazioarteko mailan oso entzutetsua den Julian Rachlinekin batera arituko da. Bere garaian haur prodijiotzat hartuta, egun, konpromiso berezia zabalkunde pedagogikoarekin.

Kontzertu honetako zuzendari gonbidatua Gustavo Gimeno izango da, nazioarte mailan proiekzio handienetakoa duen zuzendari espainiarra. Une honetan, Luxemburgoko Orkestra Filarmoniko zuzendari titular lanak eta Toronto Symphony Orchestrako musika-zuzendaritza uztatzen ditu.

Jarduera hau, Euskal Herriko Gazte Orkestraren eta Musika Hamabostaldiaren arteko elkarlan eta lerrokatzearen ondorioz sortzen da. Lankidetza honi esker, testuinguru, espazio bati sortzen da da maila goreneko nazioarteko musikariak, EGOko musikari gazteekin lana egiteko aukera zabalduz.

Erakundeen arteko elkarlana haratago doa. Izan ere, Luxenburgoko Orkestra Filarmonikako hainbat musikarik, beste irakasle batzuekin batera, abuztuaren 8ko kontzertua prestatuko dute musikari gazteekin.  Aipatu kontzertuan, biolinerako idatzi den kontzertu garrantzitsuenetako bat den F. Mendelssohnen “Biolin eta orkestrarako kontzertua” joko dute. Lan honek,  autorearen ustezko gainbehera zalantzan jartzea lortu zuen obra honek. Honekin batera, P.I. Tchaikosvkyren “4. Sinfonia” interpretatuko dute Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariek.

FESTIVAL OTOÑO SORIANO (SORIA)

Udako jardueraren ostean, gazte orkestrak bere zuzendari artistiko den Rubén Gimenoren zuzendaritzapean, Festival Otoño Sorianon eskainiko duen kontzertuarekin egingo dio aurre udazkenari. Udako topaketako egitarau berbera eskainiko du, alegia, Mozarten “12. Serenata” eta Brahamsen “1. Serenata”.

Honakoa, irailaren 19an Odón Alonso Auditorioan eskainiko duen kontzertua, izango da gazte orkestra, jaialdi honetan arituko den lehen aldia.

MUSIKASTE

Aurtengo edizioan, EGO izango da, 49. Musikasteko edizioko amaiera kontzertua eskainiko duena. Aipatu kontzertua, urriaren 23an izango da, inauguratu berri den Lekuona Fabrikan.

Kontzertu hau izango da Errenterian ospatzen den eta euskal musikaren zabalkundea helburu duen erreferentziazko jaialdi honetan EGO arituko den lehen aldia.

IRAKASLEGOA

Hurrengo topaketak prestatzeko, euskal talde sinfonikoko musikariak (BOS eta EO) izango dituzte irakasle EGOko kideak, honako formazioetako musikariekin batera: Luxemburgko Filarmonikoa, Vienako Filarmonikoa,  Genevako Suisse Romande, Bucaresteko George Enescu, Espainiako Orkestra Nazionaola, Liceuko Gran Teatrko orketra, Valentziako Orkestra, Musikene eta Bartzelonako Esmuc-eko irakasleak.

RUBEN GIMENO

Rubén Gimeno, EGOko zuzendari artistiko gisa, topaketa hauetako arduran artistikoa izango da, eta berak gidatuko du, irakasleen laguntzarekin, aipatu egitarauen prestaketa.

Rubén Gimeno, Orquesta Sinfónica del Vallés-eko zuzendari titularra izan da 2009tik 15/16 denboraldira arte. Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoko zuzendari artistiko izan zen sei urtez, Galiziako Orkestra Sinfonikoko biolinista lanekin uztatu zituelarik.

2020 geroztik, EGOko zuzendari artistikoa da.

PASSION FOR MUSIC

Aurten, iaz bezala,  musika jarduera bestelako jarduerekin osatuko da, “PASSION FOR MUSIC” izenpean egiten den ekimenean. Horien artean, aipagarriena, “Musikarien kontzientzia eta prebentzioa: mugarik gabeko musika, gorputzak ez zaitzala gelditu!” izenburupean, musikarientzako fisioterapian aditua den UKIMAINA zentroak emango duen gorputz-kontzientzia eta prebentzioa lantzeko tailerra.

 EGOri BURUZ

Gogora ekarri nahi dugu Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, izaera estrategikoko proiektu bezala, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta, eta hasieratik izan du BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa. Babes hori adierazteko, Tabakaleran egindako prentsaurrekoan izan dira: Nora Sarasola, (BBK Fundazioa), Ander Aizpurua (Kutxa Fundazioa) eta Arantxa Ibáñez de Opacua (Vital Fundazioa).

 UDAKO TOPAKETA: UZTAILAREN 21etik 28ra. MUSIKENE / DONOSTIA

KONTZERTUAK

25/07: Euskalduna Jauregia. Bilbao

26/07: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz

27/07: Victoria Eugenia Antzokia. Donostia -San Sebastián

28/07: Itsas Etxea Auditoriuma. Hondarribia

EGITARAUA

W.A. MOZART: 12. Serenata nº12 K.388 do minorren (Nachtmusik)
J. BRAHMS: 1. Serenata Op.11 re maiorren

Rubén Gimeno, zuzendaria

82. MUSIKA HAMABOSTALDIA: ABUZTUAREN  4tik 8ra.  MUSIKENE / DONOSTIA

KONTZERTUA

08/08:  Auditorio Kursaal. Donostia -San Sebastián

EGITARAUA

  1. MENDELSSOHN: Biolin eta orkestrarako kontzertua
    P.I. TCHAIKOVSKY: 4. Sinfonia Op. 36 fa minorren

Julian Rachlin, biolina
Gustavo Gimeno, zuzendari gonbidatua

FESTIVAL OTOÑO SORIANO

KONTZERTUA

19/09: Auditorio Odón Alonso. Soria.

EGITARAUA

W.A. MOZART: 12. Serenata nº12 K.388 do minorren (Nachtmusik)
J. BRAHMS: 1. Serenata Op.11 en re maiorren

Rubén Gimeno, zuzendaria

 MUSIKASTE 

KONTZERTUA

23/10: Musikaste: Amaiera kontzertua. Errenteria

EGITARAUA

J.L. MARCO: Meditación

  1. ARZAMENDI: Hacia la sal…
  2. PAGOLA: Sinfonieta Vasca

J.C. ARRIAGA: Sinfonía en Re

Rubén Gimeno, zuzendaria