Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok Donostiako Klasikoaren aurkezpenean parte hartu du

0
PRUEBA

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok Donostiako Klasikoaren aurkezpenean parte hartu du gaur Donostiako Udaletxean egin den ekitaldian. Redondorekin batera ekitaldian izan dira, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua, Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroletako diputatua, Leire Olaberria Women ‘s Klasikako Lasterketa zuzendaria eta Julian Eraso OCETAko presidentea.

Donostiako Klasikoa uztailaren 31an izango da eta gizonezkoetan 25 taldek parte hartuko dute eta emakumeetan 18 taldek.

Aurkezpenean Jon Redondok antolatzaileek osasun egoera berezi honetan lasterketa antolatzeko egin duten ahalegina azpimarratu du eta herritarrei lasterketaren egunean arduraz jokatzeko deia luzatu die.

Informazio gehiago hemen.