PRUEBA
Arantxa Tapia sailburuak, Smart Comfort Platform 4.0 ekimenaren aurkezpenean, euskal enpresak HAZITEK bezalako programei emandako erantzuna azpimarratu du, baita I+Grekin duen konpromisoa ere, Covid 19ak sortutako egoera korapilatsuak gorabehera.
I+G proiektu honek hiru urteko lan-ibilbidea izan du, eta Eusko Jaurlaritzaren (Hazitek programaren), Arabako Foru Aldundiaren (Álava Innova programaren) eta Europako EGEF funtsen finantziazioa izan du. Automobilgintzaren euskal industriarekin lotutako hamar bat enpresak material berritzaileak eta ekipamendu adimenduna eman dizkiete Mercedesek fabrikatutako bi modelori (V. mota eta Sprinter). Partzuergoan Ekide Group, Obekinematics powered by Hettich, Industrias Químicas Irurena, Maier, Optimus 3D, Rotobasque eta Segula Technologiesek parte hartu dute, baita Cidetec eta Vicomtech zentro teknologikoek eta Adigest-Incotecek ere.