Donostiako Udalak plaka bat jarriko du Joseba Barandiaranen omenez

0
binary comment

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du hurrengo larunbatean, uztailaren 24an, Joseba Barandiaranen omenez, poliziaren ekintzak eragindako biktma 1978an. Honekin 13 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.

Plaka jartzeko ekitaldia larunbatean, 12:00etan, San Bartolome kaleko 12. zenbakiaren inguruan izango da, eta plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egingo da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.

Joseba Baradiaran Urkola, 19 urteko gaztea, 1978ko uztailaren 11n hil zuten tiro batez, Iruñeko Sanferminetan Germán Rodríguezen heriotzagatiko protesta-manifestazioan.

Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez, Francisco Martín González eta Fernando Múgica Herzog – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta eta Antonio Gómez – Comandos Autónomos Anticapitalistas taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila – eta Mari Jose Bravo del Valle – Batallón Vasco Español taldeak eraila-.