Donostiako Gabonetako Azokan saltoki bat eskuratzeko epea ireki da

0
PRUEBA

Donostia Udalak dagoeneko ireki du Gabonetako 40 saltoki eta food truck-etako bat lortzeko eskabideak aurkezteko epea. Saltoki horiek Urumea pasealekuan, Urumea plazan eta Ramon Labayen alkatearen plazan eta inguruan egongo dira. Bertako komertzioek, edo eskaintza berezia duten kanpokoek, interesa izanez gero, online bete dezakete eskabidea, Gabonetako Azokaren web orriaren bitartez. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 10ean amaituko da.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak aipatu zuenez, “Donostiako Gabonetako Azoka merkatu finkatua da ipar partean, erreferentzia bihurtzen ari da, eta gero eta erakarmen handiagoa du, berrikuntzan eta eskaintzen dituen elementu berezietan oinarrituta. Jaso diren asistentziari eta eragin ekonomikoari buruzko datuek erakusten dute Gabonetako Azokak piztu egiten duela hiriko ekonomia neguan zehar, eta hiritarrak animatzen dituela, Gabon giroko kultura sustatzen baitu. Gabonetako Azokarekin, produktuak merkaturatzeko bide berriak jartzen dizkiegu eskura Covid-19aren krisialdiak gogorren jo dituen bertako merkataritzari eta ostalaritzari, eta alaitasuna eta baikortasuna transmititzen dituen Gabonetako giroa lortzen dugu. Donostia sustatzea, bisitariak erakartzea eta tokiko ekonomia aktibatzea da helburua. Berriro ere, osasun aldetiko segurtasuna une oro bermatzen duen protokolo zorrotz batez”.