Batuzen derrigortasunaren atzerapena eta borondatez ezartzeko pizgarri berriak

0

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko enpresek eta profesionalek Batuz nahitaez ezartzeko 2022ko urtarrilaren 1erako ezarritako epea aldatzeko proposamena helaraziko die Batzar Nagusiei. Aldaketaren helburua epe hori 2024ko urtarrilaren 1era aldatzea eta ordura arte sistema borondatez hatzeko pizgarri berriak ezartzea da.

Proposatzen den konpentsazioa handiagoa izango da Batuz ezarri ahala eta 2022an eta 2023an Batuz ezarriko duten langile autonomoek, mikroenpresek, enpresa txiki eta ertainek baino ezingo dute jaso. Batuz borondatez hartzea hiruhileko bakoitzaren hasieran egin beharko da eta horretarako ad hoc erregistro batean inskribatu beharko da.

Konpentsazioaren progresibitatea honako taula honen arabera ezarriko litzateke:

  • 2022ko urtarrilaren 1etik Batuz ezartzen duten pertsonek zerga-oinarriaren %15eko murrizketa izango dute PFEZn edo SZn 2022ko eta 2023ko ekitaldietan.
  • 2022ko apirilaren 1etik aurrera, konpentsazioa %13koa izango da 2022an eta 2023an.
  • 2022ko uztailaren 1etik aurrera, %11koa 2022an eta 2023an.
  • 2022ko urriaren 1etik aurrera, %9koa 2022an eta 2023an.
  • 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, %5ekoa 2023an.
  • 2023ko apirilaren 1etik aurrera, %4koa 2023an.
  • 2023ko uztailaren 1etik aurrera, %3koa 2023an.
  • 2023ko urriaren 1etik aurrera, %2koa 2023an.

Konpentsazio horiek PFEZren zuzeneko zenbatespen sinplifikatuan justifikazio zaileko gastuen koefizientea aplikatu aurreko errendimenduaren gainean edo mikroenpresen konpentsazioa aplikatu aurreko oinarriaren eta Sozietateen gaineko Zergan emaitza aplikatzearen arloko zuzenketen gainean aplikatuko dira.

Era berean beste bi urtez luzatuko da, 2023ko abenduaren 31ra arte, profesionalak edo enpresak bere sistema informatikoak Batuzera egokitzeko egiten dituen gastuen %30eko kuota-kenkaria, bai eta horretarako ekipo berriak erosi behar dituenean ere.