Bi milioi euro musika ikastegi pribatuen finantziaziorako

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Musika Eskola Pribatuei eta Musikako Zentro Baimendu Profesionalei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen agindua.

Gaur onartutako deialdiak 2.089.389 euroko zenbateko ekonomikoa du, eta haren helburua da EAEko titulartasun pribatuko musika-eskoletarako eta musikako zentro profesional baimenduetarako diru-laguntzen deialdia egitea, 2020-2021 ikasturteko kostuak finantzatzen laguntzeko.

Beraz, EAEn musika-irakaskuntzak garatzen laguntzea da helburua. Eskola horiek musikaren arloko prestakuntza praktikoa ematen dute eta nahi duten ikasleak ikasketa profesionaletarako prestatzen dituzte.

Bi diru-laguntza lerro daude: bat, aurrekontuaren % 25eko edo hortik gorako udal-finantzaketa duten zentroetarako, eta, bestea, % 25etik beherako edo udal-finantzaketarik gabeko zentroetarako.