Pasa den astean zen Udal Musika Banda Pasodobleen kontzertua eskaintzekoa, baina, halabeharrez, bertan behera utzi behar izan zuten. Hala, kontzertua bihar eskaintzea erabaki dute; 21:30ean izango da plazan. Aforo muga medio, gonbidapena beharko da kontzertua ikusi ahal izateko. Aurreko kontzerturako hartutako gonbidapenek oraingorako ere balioko dute. Oraindik gonbidapena hartu gabe zutenek, aukera dute horretarako oraindik hemen.