Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Lurralde Sareari atxiki zaio Barakaldo

0

ho batez onartu du Barakaldoko Udalak, arratsaldeko osoko bilkuran,  Udala Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sareari atxikitzea. Sare hori foru-erakundeak jarri du abian, tokiko berdintasun-politikak sustatzeko eta indartzeko, eta berdintasun-arloek udaletan duten zeregina indartzeko, Bizkaiko Lurralde Historikoaren aniztasuna kontuan hartuta.

«Azken urteotan gizon eta emakumeen artean garatzen ari garen berdintasun-politikak osatzen ditu Barakaldo sare horrekin bat egiteak. Gure udalerria sare horri atxiki zaionez, Foru Aldundiaren eta Bizkaiko udalerrien arteko lan- eta koordinazio-gune bat osatzen dugu, berdintasun-politikak bultzatzeko», adierazi du Rakel Olallak, Emakume Arloko zinegotziak. Sare horretan parte hartzeak aukera emango dio Barakaldori baterako lan-espazio koordinatu batean parte hartzeko, bai eta berdintasunaren arloko lan-saioetan eta aldizkako bileretan parte hartzeko ere», zehaztu du Olallak. Berdintasunaren arloan, sare horrek eskaintzen dituen bateratasuna eta baterako lana eta koordinazioa behar ditugu, koordinazioak osagarritasuna errazten duelako, bikoiztasunak saihesten dituelako, ahaleginak biltzen dituelako, emaitzak biderkatzen laguntzen duelako eta ahaleginak ekonomizatzen dituelako».