Ontzat eman du Barakaldoko udalbatzak Lasesarreko estadioa Barakaldo Futbol Klubari erabiltzen lagatzeko hitzarmena

0

Ontzat eman du Barakaldoko udalbatzak  Udalak eta Barakaldo Futbol Klubak Lasesarre zelaiaren erabilera erregularizatzeko sinatutako hitzarmenari. Barakaldo Kirolak-eko kontseiluak berretsi beharko du orain dokumentua, eta Barakaldori 10 urterako lagatzen dio instalazioen erabilera, baina baldintzak 4 urtera berrikusiko dira.

Udaleko 4 legelarik ere  hartu dute parte hitzarmen hori egiten, segurtasun juridikorik handiena lortzeko, eta 15 urte baino gehiago erregularizatu gabe zeramatzan egoera bat erregularizatzera dator. Historikoki, Barakaldo FK-k beti jokatu izan du udal instalazioetan. Laster, 100 urte beteko dira Lasesarre zelai zaharra eraiki zenetik. Hau ere udal zelai bat zen, eta gaur egungo estadioak ordezkatu zuen, 2003an inauguratu zenetik. «Hitzarmen honen asmoa da udal instalazio horiek betidanik erabili izan diren bezala erabiltzen jarraitzea. Horrela, udal zelai guztietan egiten den bezala, Udalak mantentze-lan, garbiketa eta lorezaintza gastuak ordainduko ditu», azpimarratu du Gorka Zubiaurre Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotziak.

Gaur egun, Barakaldok una kritikoa bizi du, eta aurre egin behar izan dio jaitsiera bati eta  milioi bat euro baino gehiagoko zorra ordaintzeari. «Denok laguntza emateko unea da. Udal honetako alderdi politiko guztiak batzeko unea da, Baraka babestekoa. Une gogor hauetan garrantzitsua da klubak aurrera egiteko guztion babesa duela sentitzea «, adierazi du Zubiaurrek.