Bizkaiko Aldundiak ez du eskainiko Gorbeiarako doako autobus-zerbitzua San Inazio egunean

0

Bizkaiko Foru Aldundiak ez du eskainiko Gorbeiarako doako autobus-zerbitzua, San Inazio egunean, datorren uztailaren 31n, Arratia Nerbioi eskualdean hain sustraituta dagoen jai-egunean jende-pilaketak eta COVID-19aren kutsatze-kasuak prebenitzeko hartu beharreko neurri gisa. Bigarren urtez jarraian, Foru Erakundeak erabaki du zerbitzua bertan behar uztea; hamabi urtean eman da doako zerbitzu hori, etenik gabe, pandemia sortu arte.

Autobusa, Gorbeibus izenarekin ezaguna, Gorbeiako Parke Naturalaren ingurunea zaintzeko eta inguruan zirkulazio-arazorik ez sortzeko jarri zen martxan, kontuan hartuta zenbat pertsona hurbiltzen diren egun horretan jaia ospatzera. Egun horretan, ibilgailu partikularrei Gorbeiako aparkalekuetara sartzen utziko zaie, bete arte. Aparkalekuok beteta, ez zaio sartzen utziko ibilgailu gehiagori.

Areatzako Udalak aparkatzeko leku bat egokituko du, hirigunean, herri horretatik Arrabako landetara eta Gorbeiako Gurutzea oinez joan nahi dutenei sarbidea errazteko.