Donostiako Udalak Parte Zaharrera sartzen diren ibilgailuak kontatuko ditu datozen egunetan

0
PRUEBA

Donostiako Udalak, Mugikortasun sailaren bidez, Parte Zaharrera sartzen diren ibilgailuen zenbaketa egingo du abuztuaren 5, 6, 7, 9, 10 eta 11n, 7:00etatik 11:30era (gaur egun zamalanak egiteko onartzen den ordutegia).

Azterlan honen helburuetako bat Parte Zaharrera sartzen diren ibilgailuen tipologiari, zamalanak egiteko ordutegiei, erabilitako ibilbideen optimizazioari, ibilgailuen karga-mailari edo sartzen diren baina zamalanik egiten ez duten ibilgailuen detekzioari buruzko informazioa lortzea da.

Informazio horrek gero neurriak hartzeko balioko du, hala nola sartzeko eta irteteko ibilbideak, ordutegiak, eremu horretara sartzen diren ibilgailuen tipologia edo ordu-tarteen arabera zamalanetarako eremuak ezartzea. Hori guztia, sarbideak antolatu eta eremua erregularizatzeko.