Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak esan duenez, “gure helburu nagusienetako bat da ostalaritza eta alojamendu enpresei une latz hauetan gure laguntza eskaintzea, ‘ITXEKI Hondarribia programaren barnean. Ezinbesteko sektorea da Hondarribian, eta zentzu horretan, Udaletik hainbat bilera mantendu ditugu beraiekin, laguntza beharrean daudela esan digute eta deialdi hau beraiekin adostu egin dugu”.
“Ostalaritza eta alojamendu enpresei zuzentzen zaizkie, Hondarribian 100-120 inguru dira. Denetara 422.850 euro bideratuko ditugu eta bi irizpide nagusi jarraitu ditugu. Alde batetik, 2021 urterako onartutako bide publikoa okupatzeko tasaren salbuespenaren onura jaso duten eta ez dutenen artean laguntza desberdinak izango dira, eta beste alde batetik, langile kopurua kontutan hartu dugu: 10 langiletik gorako enpresak, 4 eta 10 langile artekoak, eta 1 eta 3 artekoak” zehaztu du Serranok.
Hala, 2021 urterako onartutako bide publikoa okupatzeko tasaren salbuespenaren onura jaso ez duten establezimenduek honako laguntzak jaso ahal izango dituzte:
7.000 € bitarte 10 langile baino gehiago (autonomoak eta soldatakoak) badituzte.
4.000 € bitarte 4 langiletik 10 langilera bitarte (autonomoak eta soldatakoak) badituzte.
2.500 € bitarte langile 1etik 3 langilera bitarte (autonomoak eta soldatakoak) badituzte.
Aldiz, 2021 urterako onartutako bide publikoa okupatzeko tasaren salbuespenaren onura jaso duten establezimenduek, beste laguntza hauek jaso ahal izango dituzte:
3.500 € bitarte 10 langile baino gehiago (autonomoak eta soldatakoak) badituzte.
2.000 € bitarte 4 langiletik 10 langilera bitarte (autonomoak eta soldatakoak) badituzte.
1.000 € bitarte langile 1etik 3 langilera bitarte (autonomoak eta soldatakoak) badituzte.
Informazio osoa: http://www.hondarribia.eus/eu/ostalaritzaren-sektorean-tokiko-ekonomia-suspertzeko-diru-laguntzak